Berria: Itsu-itsuko Afari berria Aizian jatetxean

Berria: Itsu-itsuko Afari berria Aizian jatetxean

Ez galdu Itsu-itsuko Afari berria Aizianen!

2018. urtea hasi berritan, jarduera berriak dakartzagu gastronomiaz zentzumen guztien bidez goza dezazun. Oraingoan, aurreko deialdien arrakasta ikusita, Itsu-itsuko Afari berria proposatzen dizugu Bilboko Aizian jatetxean, martxoaren 3an.

Josemi Olazabalaga chefak eta bere lantaldeak esperientzia gastronomiko berria proposatzen dizute, Aizian jatetxeko gastronomiaz orain arte ez bezala gozatzea ahalbidetuko dizuna. Gure Itsu-itsuko Afarian, aukera izango duzu, ardoaz gain, jatetxearen kartako 7 proposamenak eta beste sorkari batzuk dastatzeko, eta, horretarako, usaimena, entzumena, dastamena eta, ausartuz gero, ukimena ere erabili ahalko dituzu. Esperientzia gastronomiko osoan begi-mozorroa eramango duzu eta ilunpetan ibiliko zara. Eta gure aretoko lantaldea adi egongo da zuri behar duzuna emateko. Halaber, gau horretan zurekin batera parte hartuko duten gastronomia-zaleak eta esperientzia berriak ezagutzeko aukera izango duzu.

Cena a Ciegas Aizian

Itsu-itsuko afarian, egiaztatu ahalko duzu gure egunerokotasunean, jateari dagokionez, xehetasun eta ñabardura ugari galtzen ditugula ikusmena erabiltzen dugulako hein handi batean. Jarduera honetan, ikusmena erabili ezin duzunez, zure irudimena formak sortzen eta dimentsioak igartzen hasiko da, gainerako zentzumenek hautematen dutenaren arabera. Hautematen ari zaren zapore horiek zeri dagozkion asmatzen saiatuko zara, eta harriduraz ikusiko duzu kostatzen zaizula dastatutakoa zer den eta nolakoa den jakitea, bai janariaren bai ardoaren kasuan. Proposamen bakoitza dastatu ondoren, Josemi Olazabalagak eta bere taldeak dastatu duzun platera erakutsiko dizute, eta hori sortzeko prozesu osoa azalduko dizute.

cena a ciegas aizian 2018

Hemen ikus ditzakezu gure Itsu-itsuko Afariaren beste edizio batzuen adibideak.

● Itsu-itsuko Afari berria Aizian jatetxean

● Itsu-itsuko Afaria Andra Mari jatetxean

● Esperientzia gastronomikoa blogariekin, Itsu-itsuko Afaria Andra Mari jatetxean

Badakizu, esperientzia gastronomiko paregabe eta dibertigarria bizi nahi baduzu, eta, gainera, Aizian jatetxearen gastronomiaz gozatu eta jendea ezagutu, eman izena! PLAZA MUGATUAK!

Eguna: larunbata, martxoak 3

Ordua: 21:00

Menua: Aizian jatetxearen kartako 7 proposamen eta sorkari berriak

Prezioa: 65 € pertsonako (BEZa barne)

Lekua: Aizian jatetxea, Lehendakari Leizaola 29, Bilbo

Erreserbak: 944 280 039

Egin erreserba Aizian jatetxeko Itsu-itsuko Afarirako!

Oharra: Erreserba egitean, ez ahaztu elikagairen batek eragindako alergiarik edo intolerantziarik duzun esatea.

Deja una respuesta

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies