Berria: San Mames Jatetxean Dastatzeko Menu baten zozketa

Berria: San Mames Jatetxean Dastatzeko Menu baten zozketa

Urte berriarekin batera berritasunak heldu dira Gure Sukalkintzara!

 

Urte berria hasi da eta guk ere Gure Sukalkintzaren zozketekin jarraituko dugu zure fideltasuna eskertzeko, egunero gurekin egoteagatik! Eskerrik asko gugan eta gure lau jatetxe hauetan duzun konfiantzagatik: Andra Mari, Aizian, Aretxondo eta San Mames Jatetxea jatetxeetan, hain zuzen ere.

san mames jatetxea bilbao sorteo menu degustacion

Urtea oso modu berezian hasi nahi dugu. Aukera emango dizugu San Mames Jatetxean bi lagunentzako Dastatzeko Menu baten zozketan parte hartzeko. Jatetxea gure taldean sartzen azkenetarikoa izan da, eta ziur gaude oso gustuko izango duzula. San Mames Jatetxea San Mames futbol zelaian dagoen lehen mailako espazio gastronomikoa da, eta gastronomia fin eta berritzailea eskaintzen du, Bizkaiko sukaldaritza tradizionalarekin uztartuz.

Zozketa irabazten baduzu, menu honetaz gozatzeko aukera izango duzu nahi duzu pertsonarekin batera:

DASTATZEKO MENUA SAN MAMES JATETXEA

(Sasoiaren arabera aldaketak egon daitezke)

 

Ostra naturala, txakolinarekin eta Zallako tipula morearekin

 

Foie-lingote krematsua, sagar erregosiarekin eta mugurdi-ozpin erredukzioarekin

 

Bieira-entsalada epela, tomate-konpotarekin eta fruitu lehorren ozpin-olioarekin

 

Olagarroa parrilan, patata-kremarekin eta perretxikoekin

 

Alkatxofa konfitatuak, txerri-hanka erregosiekin

 

Legatza txangurroz beteta, galeren zukua eta otarrainxka erreak

 

Arkume hezurgabea, ezti-saltsarekin lakatuta, txorizeroen mojoa eta mikroentsalada

 

Anana, kokoa, jogurta

 

Pantxineta, kafe zurizko izozkiarekin

 

sorteo gure sukalkintza san mames jatetxea

sorteo san mames jatetxea bilbao

Parte hartzeko, «Parte Hartu» botoian sartu behar zara, galderari erantzun behar diozu eta inprimakia bete. Parte-hartzaile bakoitzari esteka bat agertuko zaio partekatzeko. Parte hartzeagatik bakarrik puntu 1 lortuko duzu. Esteka zure lagunekin partekatzen baduzu eta horietakoren batek zozketan izena ematen badu, 3 puntu gehiago lortuko dituzu. Gainera, beste bi puntu lortuko dituzu zure esteka beste sare sozial batzuetan partekatzen baduzu. Zenbat eta gehiago partekatu, orduan eta puntu gehiago lortuko dituzu, eta aukera gehiago izango dituzu irabazteko. Baina, gainera, egunean behin parte hartu ahalko duzu zozketaren web-orrian, eta sartzen zaren bakoitzean beste puntu 1 lortuko duzu. Gogoratu, martxoaren 15era arteko epea duzu. Anima zaitez eta parte hartu! Partekatu lagunekin eta lagundu iezaguzu pertsona gehiagorengana heltzen!


PARTE HARTU!
boton participar

 

Zozketaren Oinarri Legalak:

 

Zozketa honetan parte hartzen baduzu, zozketaren Oinarri Legalak onartzen dituzu.

15/1999 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu inprimakin honetatik lortutako datuak EAC UTEren ardurapeko fitxategi batean gordeko direla, zure kontsultei erantzuteko eta zuretzat interesgarria izan daitekeen gure jardueraren inguruko informazioa bidaltzeko. Sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak erabiltzeko, e-mail honetara idatz dezakezu: info@sanmamesjatetxea.com

Zozketa Gure Sukalkintza taldeak antolatzen du, eta taldea jatetxe hauek osatzen dute: Andra Mari, Aizian, Aretxondo eta San Mames Jatetxea.

San Mames Jatetxean bi lagunentzako dastatzeko menu bat zozkatzen da

Saria pertsonala da eta ezingo zaio beste pertsona bati eman.

Zozketaren epea hauxe izango da: otsailaren 8ko 9etatik, 2017ko martxoaren 15eko 22ak arte.

Parte-hartzaile bakoitzak inprimakia bete eta galdera honi zuzen erantzun beharko dio: «Normalean, menu bereziak kontuan hartu gabe, zenbat menu eskaintzen ditu San Mames Jatetxeak?»

18 urte edo gehiago dituztenek soilik parte hartu ahalko dute. Pertsona bakoitzak egunean behin bakarrik parte hartu ahalko du. Parte-hartze bikoitzak kanporatuko dira.

Parte-hartzaile bakoitzari esteka pertsonal bat agertuko zaio. Puntu 1 lortuko du parte hartzeagatik, 3 puntu, partekatu ondoren, parte hartzen duen haren lagun bakoitzarengatik, eta 2 puntu esteka pertsonala partekatzen duen sare sozial bakoitzarengatik. Zenbat eta gehiago partekatu, orduan eta puntu gehiago lortuko dituzte, eta aukera gehiago izango dituzte irabazteko. Aplikazioan egunean behin sartu ahalko dira partekatzeko eta beste puntu 1 lortzeko.

Zozketa amaitzen denean, Antavo aplikazioak ausaz aukeratuko du zozketaren irabazlea, inprimakia oso-osorik bete duten eta galderari zuzen erantzun dioten parte-hartzaileen artean. Gainera, bi ordezko aukeratuko dira, irabazleak saria ez onartzea gerta litekeelako.

Erakundea irabazlearekin jarriko da harremanetan e-mail eta telefono bidez martxoaren 17an. Erantzuten ez badu edo saria onartzen ez badu, lehen ordezkoari emango zaio saria, eta horrela gainerakoak.

Erakundeak martxoaren 17an argitaratuko ditu irabazlearen eta ordezkoen izenak sare sozialetan eta taldearen web-orrian.

Sariaren balioa ezingo da diruarekin edo beste ezerekin trukatu.

Saria martxoan eta apirilean erabili ahalko da, aurretik erreserba eginda. Irabazleak erreserba egiterakoan adierazi beharko du, sariaz gozatzera bertaratu baino lehen, elikagairen batek alergia eragiten dion edo elikagairen batetiko intolerantzia duen.

Erakundeak eskubidea du zozketa aldatzeko, gelditzeko edo bertan behera uzteko, aurretik jakinarazi ondoren. Erakundeak arauak betetzen direla zainduko du eta erabakiak hartuko ditu arazoren bat badago.

Deja una respuesta

Partekatu / Comparte

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies