Berria: San Mames Jatetxera etortzeak saria du!

Berria: San Mames Jatetxera etortzeak saria du!

San Mames Jatetxera etortzeak saria du!

Tomates en texturas

San Mames Jatetxean gastronomiaz gozatzea gozamen handia da zentzumenentzat. Baina, gainera, Athletic Cluben partiduak doan ikusteko aukera ematen badizugu… primeran! Gugan duzun konfiantza eskertu nahi dizugu, eta, horretarako, ez dago opari hoberenarekin saritzea baino modu hoberik: gure Athletic ikusteko aukera!

Bi sarrerako 5 pack zozkatuko ditugu Athleticen etxeko partiduak ikusteko.

(Erabilgarritasunaren menpe)

San Mames Jatetxeko sarreren zozketan parte hartzea oso erraza da. Horretarako, jangelako zerbitzariek emango dizuten txartela baino ez duzu bete beharko, asteartetik ostegunera San Mames Jatetxera bazkaltzera edo afaltzera zatozenean. Txartela bete eta gure langileei ematen diezunean… dagoeneko zozketan parte hartzen egongo zara! Astero jakingo duzu zer partidutarako izango diren zozketaren sarrerak. Eta partidua baino aste bat lehenago aukeratuko dira parte-hartzaile guztien artean norgehiagoka ikusteko bi sarrera lortuko dituzten 5 sarituak. Zozketaren egunean bertan jarriko gara irabazleekin harremanetan.

san mames jatetxea gastroexperiencia blogueros

Parte hartzera animatuko zara? Gogoratu, San Mames Jatetxean asteartetik ostegunera bazkaltzeak edo afaltzeak… saria du!

Zozketaren Oinarri Legalak

● Zozketa honetan parte hartzen baduzu, zozketaren Oinarri Legalak onartzen dituzu.

● 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu inprimakin honetatik lortutako datuak EAC UTEren ardurapeko fitxategi batean gordeko direla, zure kontsultei erantzuteko eta zuretzat interesgarria izan daitekeen gure jardueraren inguruko informazioa bidaltzeko. Sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak erabiltzeko, e-mail honetara idatz dezakezu: info@sanmamesjatetxea.com

● Zozketa Gure Sukalkintza taldeak antolatzen du, «erakunde» izango dena, eta taldea jatetxe hauek osatzen dute: Andra Mari, Aizian, Aretxondo eta San Mames Jatetxea.

● Bi sarrerako 5 pack zozkatuko dira, Athletic Clubek etxean jokatuko dituen partiduak ikusteko. Erabilgarritasunaren menpe.

●Astero, San Mames Jatetxera bertaratzen diren mahaikideei jakinaraziko zaie zer partidutarako izango diren aldi horretako zozketaren sarrerak; gainera, Gure Sukalkintzaren eta jatetxearen web-orrian eta sare sozialetan ere jakinaraziko da.

● San Mames Jatetxeko jangelako zerbitzariek parte hartzeko txartel bat emango diote mahaikide bakoitzari. Mahaikideek datu pertsonalekin bete beharko dute txartela, eta jangelako zerbitzariek adieraziko dieten kutxa itxi batean sartu beharko dute.

● Pertsona batek San Mames Jatetxera doan bakoitzean parte hartu ahalko du.

● Partidua baino aste bat lehenago, San Mames Jatetxeko langileek ausaz aukeratuko dituzte aurreko asteari dagozkion irabazleak. Horretarako, 5 txartel aterako dituzte aurretik parte-hartzaileek sartu dituzten kutxatik.

● Antolakuntza irabazleekin jarriko da harremanetan zozketaren egunean bertan eta sarrerak jasotzeko argibideak emango zaizkio.

● Sariaren balioa ezingo da diruarekin edo beste ezerekin trukatu. Sarrerak ezingo dira ez saldu ez zozkatu.

● Erakundeak eskubidea du zozketa aldatzeko, gelditzeko edo bertan behera uzteko, aurretik jakinarazi ondoren. Erakundeak arauak betetzen direla zainduko du eta erabakiak hartuko ditu arazoren bat badago.

Deja una respuesta

Partekatu / Comparte

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies