Berria: Uztartze Afari berria San Mames Jatetxean

Berria: Uztartze Afari berria San Mames Jatetxean

Gozatu esperientzia berri batez San Mames Jatetxean.

San Mames Jatetxeak esperientzia gastronomiko berria antolatu du datorren ostegunerako, urtarrilaren 11rako. Uztartze afari erakargarria proposatzen dizugu, Itsasmendi Upategien sommelierra eta zuzendari teknikoa den Garikoitz Ríosek zuzendua.

Canelón de lumagorri asado con carbonara de puerros de ElorrioKaneloia Elorrioko porru carbonararekin.

 

Bilboko San Mames Jatetxeko uztartze afariaren edizio berri honetan menu zaporetsu bat dastatuko dugu, eta hori gure karta berriko 7 plater berezik osatuko dute, gure lurraldeko zaporea izango dutenak.

Torrija de brioche, dulce de leche y manzana caramelizada y helado de leche merengadaBriotxe torrada, esne merengatu izozkiarekin.

 

Platerei Bizkaiko Txakolina jatorri-deitura duten Itsasmendi Upategietako ardoek lagunduko diete, Garikoitz Ríos sommelierrak hautatu dituenak. Ekitaldian, aditu horrek ardoetako bakoitzaren ezaugarriak eta berezitasunak azalduko ditu, bertaratutakoek testuren eta zaporeen konbinazio perfektuaz gozatzen duten bitartean, esperientzia are atseginagoa eta zaporetsuagoa izan dadin.

san mames jatetxea uztartze afaria

San Mames Jatetxearen uztartze afariaren prezioa 65 € (BEZ barne) da pertsonako, eta urtarrilaren 11n (osteguna) egingo da 20:30ean. Lekuak mugatuak dira! Parte hartu nahi baduzu, egin erreserba ahalik eta lasterren 946 412 032 telefono-zenbakira deituta.

Deja una respuesta

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies